KONTSULTAK

Dudaren bat izan ezkero gurekin

jarri harremanetan  ; )

Streetmarketing Event Company

Telefonoa: (+34) 94 646 22 24
astelehenetik ostiralera 10:00 - 13:30 eta 15:30 - 18:30

info@21kpuentebizkaia.com

5. BIZKAIA

ZUBIKO

MARATOI

ERDIA

INFORMAZIOA

BIZKAIA ZUBIKO 21K, HELBURU BAT, ELKARTASUN BAT

2018ko MAIATZAK 20

Bizkaiako maratoi erdi bakarra.

Ibilbide laua, zubi esekiaren bi muturrak itsasadarra inguratuz elkartzen dituena.

 

Bizkaia Zubiko Erdi Maratoiaren 5.edizioa 2018ko Maiatzak 20an izango da goizeko 11:00tan roller-en modalitatea eta 11:10etan running-en modalitatea.

 

Urte honetan irteera Portugaleten izango da, La Canilla Ibilbidean eta Getxon, Zubi Esekiko plazan bukatuz.

Distantzia 1, 2 modalitate:                DORTSALAK JASOTZEKO

21K RUNNING

21K ROLLERS

Izen-emate prezioa bi modalitateerako 20€koa da.

Online inskripzioa egiteko azken eguna:
Maiatzak 6 arte.

 

Online inskripzioarako Epea amaitu ondoren oraindik dortsak gelditzen badira izena emateko modu bakarra Trirunners (larunbata ixten dute) Kantxa Kirol Moda Getxo dendetan izango da Maiatzak 17, 18 eta 19an, komertzial ordutegian. Inskripzioak 25€ balioko dute.

DORTSALA ZURE HIRIBURURA DARAMAGU

Zure Dortsal-txipa eta kamiseta Getxon, Portugaletean, Bilbon, Donostian, Irunen, Eibarren, Gasteizen, Iruñean, Logroñon eta Santanderren jaso ditzakezu.

 

Inskripzioa egiterakoan, dortsal-txipa jasotzeko kirol denda asoziatu bat aukeratu ahalko duzu. Maiatzak 18 eta 19an hautatutako dendan jaso beharko duzu dendako ordutegi komertzialean.

 

Dortsal-txipa hartzeko NAN-a erakustea beharrezkoa da.

TALDEEN IZEN-EMATEA

INDARRAK ELKARTUZ ETA SOLIDARIOAK IZANEZ HELBURU HANDIAGOETARA HELTZEN GARA

Enpresak, elkarteak, kirol-klubak, gimnasioak, taldeak, helburu bat partekatzen duten guztiak...

 

Esperientzia taldean bizi dezakezue eta bere abantailez gozatu. Elkar zaitezte 10 gutxienez eta izen-emate bat oparituko dizuegu.

BATERA GEHIAGO GOZATZEN DUGULAKO....

Kotxeaz eta aparkatzeaz ahaztu zaitez! Sportbusek lasterketara eramango zaitu modu merke eta seguruan eta noski, dirua aurreztuz. Gainera zure dortsala jaso ahal izango duzu autobusean lasterketako egunean izen-ematea egiterakoan aukeratuz. Informa zaitez hemen

1. BATZORDE ANTOLATZAILEA

Bizkaia Zubiko Erdi Maratoiaren 5.Edizioa, 2018ko Maiatzaren 20an goizeko 11:00etan roller-en modalitatea eta 11:10etan running-en modalitatea ospatuko da. Bizkaiko Atletismoko Federazioak antolatuta, Streetmarketing Event Company produkzioarekin eta Portugalete, Getxo eta Bilboko udaletxeek sustatuta.

 

2. DISTANTZIA

Maratoi Erdiaren distantzia 21,097 km-koa da. Ibilbidearen irteera Portugalete-an izango da, La Canilla, Ibilbidean eta Getxon, Zubi Esekiko plazan bukatuz.

 

 

3. PARTAIDETZA

Lasterketa edozein nazionalitatetako, federatu edo ez federatu , eta probako egun berean 16 urte bete dituztenentzako atletengana irekita dago. 16 eta 17 urtetako parte-hartzaileek, izen-ematea egiterakoan gurasoen baimena bete behar izango dute webgunean.

 

GURPIL-AULKIEKIN, NORDIC WALKING-EKIN PARTE-HARTZEA, MASKOTEN AKONPAINAMENDUA ETA ATLETISMOKO EDO PATINEN BESTE DIZIPLINA DESBERDINAK DEBEKATUTA DAUDE.

 

Korrikalari bakoitzak bere ardurapean hartzen du parte lasterketan eta hau burutzeko gaitasun fisiko on bat duela aitortzen du. Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei proba aurretik osasun-azterketa bat egitea gomendatzen die, parte-hartzaile guztiek kirol jardueragatik ondorioztatutako arriskuak onartuz. Halaber, atletak baldintza fisiko hobezinetan dagoela proba hau egiteko aitortzen du eta bere erantzukizunpean egiten du..

 

 

4. INSKRIPZIOA

Lasterketako inskripzioa pertsonala da eta arautegi honen onarpena suposatzen du. Parte-hartzaile guztiek araudi honetako artikulu bakoitza onartzen dute eta irteerako unean ez aurreratzeko konpromisoa zintzoki hartzen dute eta distantzia osoa osatu estaltzera helmugako marra gurutzatu baino lehen.

 

Izen-emate guztiak www.21kpuentebizkaia.com webgunean egiten dira kreditu-txartel bidezko zuzeneko ordainketarekin.

Izen-ematearen prezioa 20€koa da.

 

Datuak alda daitezke, izen-ematea beste pertsona bati eskualdatu daiteke eta distantzia-aldaketa egin daiteke behin izen-ematea eginda ere. Posta elektronikoren bidez aldaketa guztiak bidali beharko dira info@21kpuentebizkaia.com-era izena emandako lasterkariaren NAN, izena eta abizena idatziz.

 

ALDAKETETARAKO GEHIENEKO EPEA MAIATZAREN 6A DA.

Behin izen-ematea formalizatuta, lasterketaren izen-emateko kuotaren diru-itzultzerik ez da egingo edozein arrazoi dela eta, probaren indargabetzea barne ezinbesteko batek eraginda, beharrezko autoritateek ekitaldia etetera behartzen duten bezalako kasuak kontuan hartuz.

 

 

5. INSKRIPZIO EPEA

Webgunean izen-ematerako epea Maiatzaren 13an bukatuko da.

Epea amaitu ondoren oraindik dortsak gelditzen badira izena emateko modu bakarra Trirunners (larunbata ixten dute) Kantxa Kirol Moda Getxo dendetan izango da Maiatzak 17, 18 eta 19an, komertzial ordutegian. Inskripzioak 25€ balioko dute.

 

IZEN-EMATEAK KARRERA EGUNEAN EZ DIRA EGINGO.

 

 

6. DORTSAL JASOKETA

Zure Dortsal-txipa eta kamiseta Getxon, Portugaletean, Bilbon, Donostian, Irunen, Eibarren, Gasteizen, Iruñean, Logroñon eta Santanderren jaso ditzakezu.

Inskripzioa egiterakoan, dortsal-txipa jasotzeko kirol denda asoziatu bat aukeratu ahalko duzu. Maiatzak 18 eta 19an hautatutako dendan jaso beharko duzu dendako ordutegi komertzialean.

Dortsal-txipa hartzeko NAN-a erakustea beharrezkoa da.

 

PARTE-HARTZAILE BATEK BERE DORTSALA EZIN BADU PERTSONALKI JASO, BESTE PERTSONA BATEK JASO AHAL IZANGO DU BERE LEKUAN PARTE-HARTZAILEAREN NAN-A EDO NAN-AREN FOTOKOPIA AURKEZTUZ.

 

DENDA ELKARTUAK:

· Kantxa Kirol Moda, Torrene Kalea 4 · GETXO · 944911882

· Trirunners, Plaza del Puente 8 · GETXO · 946121272 (Larunbata arratsaldez itxita)

· Deportes Bikila, Euskalduna Kalea 7 · BILBO · 944106096

· Running Bilbao, Campo Volantin Kalea 29 · BILBO · 944218868

· Sportlandia, Martin Fernandez Villaran Kalea · PORTUGALETE · 944617971 (Larunbata arratsaldez itxita)

· Deportes Apalategui, Zurriola Etorbidea 26 · DONOSTIA · 943322285

· Leire Sport, Almirante Arizmendi Kalea 9 · IRUN · 943632411

· Deportes Askasibar Intersport, Fermin Calbeton Kalea 13 · EIBAR · 943201942

· Deportes Gaikar, Bernal Diaz de Luco Kalea 1 · GASTEIZ · 945261123

· Running Fiz, Portal de Castillas Kalea 45 · GASTEIZ · 945064657

· Zaraquiegui, C/ Mayor 25 · IRUÑA · 948223311

· Deportes Ferrer, C/Siete infantes de Lara 19-21 · LOGROÑO · 941485042

· Deportes Sapporo, C/Camilo Alonso Vega 12 · SANTANDER · 942372460 (Larunbata arratsaldez itxita)

 

LASTERKETA EGUNEAN EZ DIRA DORTSALIK BANATUKO.

 

 

7. LASTERKETA OSOA BURUTZEKO EPE MAXIMOA

Ibilbidea betetzeko gehienez 2 ordu eta 45 minutu ezarri dira. Ibilbidea bukatu ez duten parte-hartzaileek, denbora honen ondoren, lasterketa utzi egin beharko dute.

Proba amaitzeko gehienezko denbora ordu bete eta 30 minutukoa izango da.

 

 

8. KRONOMETRAJEA

Kronometrajea parte-hartzaile guztiak bere lasterkari poltsa jasotzerakoan jasoko duten dortsal-txip sistemaren bidez egingo da. Irteera puntua gurutzatzerakoan automatikoki martxan jartzen den gailu txiki bat egongo da zure dortsalean, ezingo dena dortsaletik inoiz banandu. Lasterketa bukatu ondoren dortsal-txipa itzultzea ez da beharrezkoa. Dortsala bularrean eramaten ez bada, kronometrajea ez da garantizatzen.

 

Bi lasterketen dortsal-txipak ezberdinak dira, beraz derrigorrezkoa da aukeratutako distantzia errespetatzea.

 

DORTSAL-TXIPA IKUSTEKO ERAN ETA TOLESTU GABE BULARREAN JARTZEA NAHITAEZKOA DA.

 

DORTSALA IKUSTEKO ERAN ERAMATEN EZ BADA, EZINGO DA LASTERKETAN PARTE HARTU EDO LASTERKETAREN ZERBITZUEZ GOZATU.

 

 

9.  GARAIKURRAK

Kategoria absolutuan denbora ofizialarekin sailkatutako lehenengo hiru gizonezko eta emakumezkoek garaikurrak lortuko dituzte.

GARAIKURRAK JASOTZEKO IRABAZLEEN PRESENTZIA NAHITAEZKOA DA PODIUMEAN LASTERKETAKO EGUNEAN. BESTELA, ANTOLAKUNTZA EZ DA EMATEAREN ARDURADUN EGINGO.

 

 

10. KORRIKALARIENTZAKO ZERBITZUAK

OPARIA. Partehartzaile guztiek oroitzapenezko Running-eko kamiseta 361º DEGREE teknikoa jasoko dute.

 

ERBIAK. Antolakuntzak Maratoi erdirako behar bezala identifikatutako zazpi erbi izango ditu 1:20, 1:24, 1:30, 1:35, 1:40, 1:45 y 1:50-tan burutzeko erritmo egokia markatzeko.

 

BIZKAIA ZUBIA. Getxotik Portugaletera IRTEERARA joateko, partehartzaileak bere dortsal zenbakia aurkeztuz zubian egongo diren antolatzailei doan pasatu ahal izango dute.

 

ARROPAZAINDEGIA. Dohaineko arropazaindegi zerbitzua izango da Getxon, Puente Colgante Plazan, goizeko 9:00-etatik 13:30ak arte.

 

HORNIDURA POSTUAK. Partaide guztientzat 6, 12 eta 18 kilometroetan hornidura postuak egongo dira AQUABONA urakin, eta 7,5 eta 12,5 kilometroetan kirolarientzako POWERADE edariekin.

 

JAN-EDANAK HELMUGAN. Lasterketa amaitzerakoan BM SUPERMERCADOS eta POWERADEren eskutik likido eta solidoez betetako hornidura poltsak egongo dira atleten eskura.

 

DUTXAK. Lasterketa bukatzerakoan Portugaleteko Igerileku Munizipalean , Churruca Portuan eta Fadura Getxo Kiroldegian, Los Chopos Etorbidea, korrikalari guztien zerbitzura egongo dira.

 

PARTAIDETZA DIPLOMA. Maratoi Erdian parte hartu izanaren egiaztatze-diploma eskuratu nahi dutenek lasterketaren webgunean dohain deskargatu ahalko dute.

 

HELMUGARA IRISTEAREN BIDEOA. Partaide bakoitzak helmugara iristearen momentuaren bideoa ikus dezakete.

 

 

11. DESKALIFIKAZIOAK

Deskalifikazio-arrazoia izango da:

· Izen-ematean datu faltsuak (adina, bizilekua, etab.) ematea.

· Zirkuituan zehar ipinitako pauso-kontrolengatik ez pasatzea.

· Dortsala ondo ikusgai ez eramatea, edo daraman publizitatea aldatu edo ezkutatzea.

· Beste lasterkari bati esleitutako dortsalarekin eta/edo beste txiparekin korrika egitea.

· Epaileen, antolakuntzako eta/edo Udaltzaingoko pertsonalaren instrukzioei kasu ez egitea. Lasterkari guztiek antolakuntzako eta/edo Udaltzaingoko pertsonalak eman ahal dizkieten oharrei erne egoteko beharra izango dute.

· Bi entzungailuekin korrika egin. Musikarekin korrika egin nahi ezkero, soilik bakarra jarri ahal izango da.

 

Rollers-etarako gainera deskalifikazio-arrazoia izango da::

· Kasko zurrunik ez eramatea. Babes-erabilera gomendatzen da.

· Guztiz debekatuta dago abantaila hartzea bizikleta edo ibilgailuen atzealdean babesa bilatuz, baita hauetako edozeini eutsiz ere.

 

21k Bizkaia Zubiko Maratoi Erdia patin lasterketak patinatze maila tekniko eta egoera fisiko gutxieneko bat eskatzen duen lasterketa da. Ibilbidean zehar erakundeko langileek eta epaileek, lasterketan maila tekniko desegokia erakusten duten eta aldi berean euren edo beste parte-hartzaileen segurtasuna arriskuan jartzeko gai diren parte-hartzaileak erretiratzeko ahalmena izango dute.

Gogora dezagun lasterketa herrikoia izan arren, 21 Bizkaia Zubiko Maratoi erdia patin lasterketa paseo bat ez dela, lasterketa bat baizik. Beharrezkoa da (eta derrigorrezkoa era berean), norbera geldiarazteko ahalmena edukitzea eta errepidean taldeka ibiltzekoa ere.

Patinatzaileak korrikalari talde batera iritsiko balira, eskuin aldetik gainditu beharko dituzte. Bihurguneak, korrikalariek barne aldetik hartuko dituzte eta patinatzaileek kanpoaldetik.

 

 

12. ASEGURUA ETA MEDIKU ZERBITZUA

Antolakuntzak, indarreko legeriaren arabera, erantzukizun zibilako poliza aseguru bat edukiko du. Gainera parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batez estalita egongo dira.

 

Antolakuntzak beharrezko zerbitzu medikoak edukiko ditu lasterkariez arduratzeko. Lasterketan zehar ezbeharren bat izan duten parte-hartzaileek 946462224 telefonora deitu beharko dute.

 

Antolakuntza ez da arduratuko partaideek lasterketan zehar sortutako kalteetaz ezta hirugarren batzuei eragindakoez.

 

 

13. IBILGAILUAK LASTERKETAN

Erabat debekatuta dago antolakuntzarenak ez diren bizikletak edo motorizatutako ibilgailuak erabiltzea. Bizikleta bidez, irristailuekin edota beste garraio-ibilgailuekin parte-hartzaileekin batera joatea ez dago baimenduta.

 

 

14. SEGURTASUNA LASTERKETAN

Bide publikoaren segurtasuna Ertaintza, Udaltzaingo eta antolakuntzaren erantzunkizuna izango da. Zerbitzu medikuek baimena izango dute edozein korrikalari arrazoi medikuengatik kanporatzeko.

 

 

15. DATUEN BABESA

Bizkaia Zubiko Maratoi Erdian izen-ematearen momentuan, Bizkaiko Atletismo Federazioa eta Apolo74, S.L. edo hirugarrengo entitateek, partaidearen datu pertsonalak automatikoki eta kiroltasun, promozional eta komertzial moduan erabiltzeko helburu bakarrarekin onartzen dute hauek.

 

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen den arabera, partehartzaileak fitxategi hauek eskuratzeko eskubidea izango du bere edukia guztiz edo alde bat zuzentzeko edo ezabatzeko. Hau egiteko, Bizkaiko Atletismo Federazioko helbide sozialera (Martin Barua Picaza Nº27 – 48003 Bilbao) idatziz eskatu beharko da.

 

Halaber, Bizkaia Zubiko Erdi Maratoiaren kirol, promozio, distribuzio eta ustiapen interesen arabera (lasterketaren argazkien erreprodukzioak, sailkapen zerrenden argitarapenak, eta abar), mundu osotik, denbora mugarik gabe eta edozein moduz (Internet, publizitatea…), partaideek haien izen-abizenak, sailkapen orokorrean eta pertsonalki egindako postua, kategoria, lortutako kirol marka eta bere irudia argitaratzeko eskubidea ematen diote antolakuntzari.

ARAUDIA

HISTORIAZ BETERIKO IBILBIDEA

 

Hasiera batean Santurtzi-Bilbo lasterketa egin zen sardinerak itsasadarreko ertz guztitik Bilboraino oinez egiten zuten ibilbidearen omenez.

 

Ondoren Bizkaia Zubiko 21K lasterketa agertu zen Bilboko portuaren istorioa XIX. mendearen amaieran gogoratuz.

 

Antzina itsasontziek ezin ziren Bilboraino sartu belak zabalduta. Horrengatik zirgariek, itsasontzia soka batekin bultzatzen zuten emakumeek, hondarretako ertzetatik igotzen zituzten goraino. Zirga lotzen zuten gorputzaren inguruan tirante baten bitartez eta, gehienetan, laureko taldeetan zihoazen. Itzuleran, Portugaletetik eskuineko ibaiertze guztitik irteten zirenean, itsasontziak igotzeko erabiltzen zen zirga-bidea egiten zuten praktikan. Abra-tik Bilboko Hareatzaraino ikus zitzaketen lan hain neketsu eta aldi berean garrantzitsu hau eginez. Funtsezko jarduera zen itsasontziek itsasadarr barrena aurreratu ahal izateko.

 

Gertaera historiko behar bezain nabarmen honek merezi du gaur egungo kirol ekitaldi batek ohorea egin diezaion, Bizkaia Zubiko 21K.

IBILBIDEA

IRTEERA: Portugalete · HELMUGA: Getxo

IBILBIDE HONEN JAKIN-MINETAKO BAT, URTERO IRTEERA ETA HELMUGA ALDIZKATZEN DIRELA DA: urte batean irteera Getxotik egiten da eta helmuga Portugaleten , eta hurrengo urtean alderantziz egiten da. Ezaugarri honek industria-iraultza baino lehen herri horietako biztanleek nola ibaia inguratu behar zuten Nerbioiaren beste aldera iristeko erakusten du. Gertaera honek XIX. mendean Bizkaiako Zubia, hurbil baina aldi berean urrun aurkitzen ziren bi udalerri elkartzea baimenduko lukeen ikono industriala, eraiki zela azaltzen du baita ere.

BABESLEAK

ANTOLATZAILEAK

HELBURU BAT, ELKARTASUN BAT
BIZKAIA ZUBIKO 21K · 5. EDIZIOA

APUNTA ZAITEZ!